2011/12/04

EUSKARAREN EGUNA

Bai egun ederra!

Gure maskota magikoa, SELA, primeran portatu zen gurekin.
Euskararen eguna izanik, pentsatzen genuen bai Selak sorpresatxoren bat izango zuela guretzako, baina...horrenbeste?
Ez dakizue zenbat lan egin zuen:

1-Txapak egiteko marrazkiak utzi zizkigun gelan; guk mozteko eta arratsaldean txapak
bukatzeko.
2-Gutuna,gelako ate ondoan utzi zigun. Sekulako sustoa hartu genuen ate hotsa entzun
genuenean. Ah ze ustekabea!
3-Berarentzat egin genituen gutunak eta marrazkiak eraman zituen.
4-Bere esker ona agertzeko, idazki bat utzi zigun gelan. Gure gutun eta marrazkiak
asko gustatu zitzaizkiola esan zigun. Hau poza!
5-Bakoitzaren apaletan goxoki goxo-goxo batzuk utizi zizkigun.
6-Azkenik,txapak eginda utzi zizkigun gure apaletan:"zu eta ni EUSKARAZ" Bai politak!

Mila esker Sela!

Zaude ziur jarraituko dugula euskaraz hitzegiten eta euskara, gure hizkuntz laguna, maitatzen.

Pa!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario